Images

AUTONOMOEN OROIMENEZ

AUTONOMOEN OROIMENEZ

  • 18:00tan liburuaren aurkezpena.

Grupos autonomos: una crónica armada de la transición democrática

  • 22:00tan kontzertuak

NERVIOSAN https://www.youtube.com/watch?v=NGyzo_ZHpZk

TEODORA BARBARIE

HAPPY END  https://www.youtube.com/watch?v=VCWeMCJdXLU

  • ondoren..

DJ ZABOR , iolo eta 2IS

ANIMATU !

Autodefentsa Tailerra

Autodefetnsa Tailerra

EMAKUMEEN ETA EMAKUMEENTZAKO AUTODEFENTSA BATEN BEHARRAREN ZERGATIA:
Urteak antolatzen daramazkigun tailerretan, batez ere gune okupatuetan, autodefentsa zehatz bat praktikatzen gatoz, esklusiboki emakumeentzako egina, WENDO-aren (emakumeen bidea esan nahi du) praktikan oinarrituz. 70-eko hamarkadan emakume talde batek sortu zuen, honako hau, konturatu bait ziren, arte marzialak eta beste zeinbait autodefentsa mota ez zeudela guztiz emakumeentzako pentsatuak, zenbait arrazoi ezberdinengatik:

-Osagai psikologikoa: Emakume askok arazoak ditugu edo izan ditugu amorrua adierazteko orduan, biolentzia erabiltzeko garaian, mugak jartzerakoan, erruduntasuna albo batera uzterakoan… Kulturalki inposatu dizkiguten beldur batzuetaz eranzteko beharraz gain:
*Gatazkari beldur.
*Erasoaren efektuei eta konsekuentziei beldur.
*Esango dutenaren beldur.
*Geure burua defenditzeko gai izango ez garen beldur.
Guretzat garrantzi handia du, gure gorputzak defenditzeko gai garela sentitzeak. Honek, harreman zuzena bait dauka geure autoestimarekin, geure buruekiko daukagun konfiantzan eta bizitzari aurre egiteko moduan.

-Osagai fisikoa: Kasu askotan (gehienetan), geure gorputzen konstituziogaiak jartzen gaituzte desabantailan, hortik geure baliabide propioak ahalik eta gehien arabailtzeko eta geure arma propioak sortzeko beharra.

Arte marzialak ikasterakoan ditugun zailtasunak. Guk erabiltzen ditugun teknika fisikoak, edozein emakumeek erabiltzeko modukoak dira, edozein adin edo konstituziogai fisiko duelarik ere.

ZERGAITIK EMAKUMEENTZAKO SOILIK?
Emakumeak izanik biolentzi mota zehatz bat jasaten dugu (bere kodigo propioekin). Ezin ditugu begiak itsi horrelako egi baten aurrean, errealitate hau ez dugu geuk ahutatzen, baina, generazioz generazio berdinarekin jarrai ez dezagun aldatzen saia gaitezke. Behin betiko, biktima izate horri utziz. Instituzioei jartzea hainbeste gustatzen zaien itxura hori beti biktima. Perpsektiba eta konzientzi honekin ken dezakegu, soilik.

Autonomiaren bide hontan, ez dugu inungo dependentziarik eduki nahi instituzioekin, poliziarekin, epaileekin… eta kasu okerrenean, isiltasunean. Hainbeste emakume erasotuak, bortxatuak, umilatuak… izan ondoren, harrapaturik, ezin ihes eginik geratu diren sare hori.

Geure lan propio bat izan dezagun. Kasu hontan emakumeena exklusiboki. HAU GUZTIA EZ DA SEKULA GIZONEZKOEN GANAKO BEREHIZKETA BATEKIN NAHASTU BEHAR. (Gizonezko bat segituan konturatuko zen hau ez dela bere lekua.)

Geure kideekin batera borrokan dihar dugu mundu obe bat helburu!

————————————————————————————————————————-

Ordua: 11:00-tatik 13:00-tara.
Datak:

*Urtarrilak 19: Hasiera eman diogu tailerrari!
*Otsailak 2
*Otsailak 16: Ez ahaztu esterilak ekartzeaz!
*Martxoak 16
*Martxoak 30: Hau izan da, geure kide baten laguntzarekin egin dugun azken tailerra! ESKEERRIKASSKOOOO!!!!

Baina hau ez da hemen bukatzen, jada badugu oinarri bat eta hemendik aurrera geure kabuz antolatuko ditugu tailerrak. Mila gauza geratzen dira oraindik egiteko!
Geure artean datak zehazten, joango gara, beraz adi.

Formulario honen bitartez izena eman dezakezu gure Autodefentsa Tailerrean (ez da beharrezkoa hau egitea, baina, tailerra egin dadin pertsona talde minimo bat behar dugunez, interesgarria da joango zarela baieztatzea),

Yau!